Skip to main content

Azken orduko datuen arabera, EAEn 624 positibo berri atzeman dituzte

Gizartea

2020, aza. 27 - 10:11
EAEn 624 positibo berri atzeman dituzte, 11.233 test diagnostiko egin ondoren. Positibotasun tasa % 5,5ekoa da, ostegunean baino puntu erdi gutxiago. Lurraldeka aztertuz, Araban 85 kutsatu berri detektatu dituzte, Bizkaian 224 eta Gipuzkoakoak izan dira daturik txarrenak, 307 positibo berri atzeman baitituzte. Azpimarratzekoa da gainera, Bizkaia eremu gorritik kanpo dagoela. EAEk hobera egin du azken astean, hala ere, Jaurlaritzak azpimarratu du neurriei eutsi behar zaiela. ZIUetan egoera oso kezkagarria baita, uneotan 132 lagun daude unitate horietan. Atzo, COVID-19 gaitzak jotako 63 pertsona ospitaleratu zituzten EAEn, eta orotara, 416 daude jada ospitaleetan.
Hamaika Telebista