Azken urteetako Aste Nagusirik esperoenetakoa amaitu da
Gizartea
Bederatzi eguneko ospakizunaren ondoren, Bilbok agur esan dio 2022ko Aste Nagusiari.
Ohiko legez, Marijaia errez eman zaie bukaera jaiei. Aurretik, Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacios txupinerak, merezitako omenaldia jaso zuten. Beraientzat errepikaezina den esperientzia baten bederatzi egunetako azkena.
Bilbok errekor historikoarekin agurtu du Aste Nagusia, 1,6 milioi pertsona baino gehiagok hartu dute parte Udalak antolatutako jardueretan. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ziurtatu duenez, “ilusioak, alaitasunak eta giro onak kaleak bete dituzte, gustu eta adin guztietarako kultur eta aisialdi programazio zabala eta doakoa eskainiz”. Pandemia aurreko garaian baino jende gehiago bildu ditu Aste Nagusiak, eta 110 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du hirian. Horrez gain, 1.700 lanpostu ingururi eusten eta sortzen ere lagundu duela gaineratu du Bilboko alkateak.
Baina Aste Nagusiak beste alde bat ere izan du, alde iluna. Izan ere, guztira, 1.609 delitu salatu dituzte, 2019ko edizioan baino % 1,6 gehiago.