Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepideak hiru errei eta aurreratzeko bi tarte ditu orain
Gizartea
Udane Arbeo
2023, eka. 09 - 11:06
Gipuzkoako Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea erabat irekita dago, GI-631 errepidea. Guztira, 1,3 kilometro birgaitu dira segurtasuna hobetzeko lanen lehen fase honetan. Hiru errei eta aurreratzeko bi tarte ditu orain bidearen zati honek. Egunero hiru mila herritar ingururi eragiten dien zatia da, alde batetik bestera joateko aukera bakarra hortik joatea baita.

















