Skip to main content

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorriak itxita jarraituko du

Gizartea

Udane Arbeo

2024, eka. 11 - 16:06
Otsail amaierako prezipitazio handien ondorioz, lur-jausi handia izan zen Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorrian, Aizpurutxo auzoaren parean. Horren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bertatik igarotzen den bizikleta bidea edota bidegorria berehala ixtea erabaki zuen, egonkortze eta konponketa lanak amaitu arte. Bidegorriak dagoeneko hiru hilabete bete ditu itxita, baina oraindik lanak hasi gabe daude, obra prestatzen ari direlako.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista