Babestu Gasteizek eskatu du Arana Klinika eraikina zahar egoitza izatea
Gizartea
2023, Maiatza 08 - 07:05
Duela hilabete batzuk Espainiako Gobernuak iragarri zuen Arana Klinika Errefuxiatuentzako zentro bat izango zela. Horrek zenbait erreakzio sortu zituen; besteak beste, Babestu Gasteiz ekimen horren aurka azaldu zen. Asteburu honetan ehunka pertsona bildu dira Gasteizen eta eskatu dute Arana Klinika mendekotasuna dutenentzako zentro publiko bat izatea.