Badator San Blas eguna!
Gizartea
2025, urt. 31 - 15:01
San Blas eguna ospatuko da astehelenean, otsailaren 3an, Abadiñon. Aurtengo azokan 130 ekoizle eta 180 abelburu inguru izango dira. Jaien harira, egitarau oparoa antolatu du udalak, urtarrilak 31an hasi, eta otsailaren 15era bitarte.
Gainera, feria tradizionalarekin loturik, orain dela 50 urteko San Blas feriari buruzko irudiak plazaratu ditu Gerediaga Elkarteak. Garai bateko Abadiño nolakoa zen ezagutzeko, eta batez ere San Blas feriak zein itxura zuen ikusteko balio handiko irudiak dira.