Baigorriko eta Baztango gazteak Izpegiko bestak antolatuko dituzte bigarren aldiz
Gizartea
2024, abu. 30 - 10:08
Baigorriko eta Baztango gazteen arteko elkarlana 2022an hasi zen. Iazko irailean antolatu zituzten lehenengo aldiz Izpegiko bestak. Aurten irailaren 20an eta 21ean ospatuko direla iragarri dute eta “asimilazioaren” aurkako bestak izango direla adierazi dute. Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak eta Erratzuko gazteek antolatuko dituzte.
Hilak 20an Bereko Bentan, Dom Campistronen eta Asisko Urmenetaren marrazki emanaldi batekin emango zaie hasiera bestei. 21ean berriz, bizikleta eta mendi igoera, Porrotxen Irri Kantu eta Jolas emanaldiak eta herri bazkariak egingo dira. Gauean txaranga eta kontzertuak egongo dira. Autobusak prestatu dituzte Baigorritik zein Elizondotik Izpegira joateko 10:00etatik 06:00ak arte.