Baionako bestak uztailaren 9tik 13ra izango dira 2025ean
Gizartea
2024, urr. 17 - 10:10
2026an uztailaren 15etik 19ra lirateke. Mont-de-Marsango alkatearekin bildu da Etxegarai. Izan ere, data aldaketak haserrea piztu zuen feriatzaileen artean Landetako Mont de Marsango Madelana bestekin kointziditzen zutelako. Feriatzaileek jaien data aldaketa zela eta bideak blokeatu zituzten urriaren 8an eta beste mobilizazio bat dute iragarrita urriaren 19rako. Bestak berriz uztaila bukaeran ezartzea eskatzen dute.