Skip to main content

Baionako Fiskaltzak LGTBIfobiaren aurkako protokoloa jarri du abian

Gizartea

2022, abe. 16 - 04:12
SOS Homophobie eta Les Bascos elkarteekin batera lan egin ondoren, Baionako Fiskaltzak ostegun honetan iragarri du LGTBIfobiaren aurkako protokolo bat jarri duela martxan.

Protokoloa definitzeko, elkarteek eta erakunde publikoek joan den uztailean egin zituzten bilerak. Hiru ardatz nagusi ditu dokumentuak: biktimei informazioa eta harrera ematea, erakunde judizialaren eta elkarte espezializatuen arteko lankidetza, eta alerta-mekanismoak abian jartzea.

Gainera, ekintza-eremuak honako hauek izango zirela ezarri zen: alde batetik, biktimei arreta, babesa eta informazioa ematea, eta, bestetik, LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako eraso eta diskriminazio ekintzen aurkako prebentzioa eta borroka.
Hamaika Telebista