Skip to main content

Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Hariak estrategia aitzindari hautatu dute Europan

Gizartea

2024, eka. 11 - 12:06
2019an ekin zitzaion Gipuzkoan estrategia honi eta dagoeneko 4.500 gipuzkoarrek baino gehiagok parte hartu dute nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko. Bakardadea lehen lerroan dagoen erronka da eta ez Gipuzkoan soilik, Europa mailan ere hainbat dira abian dauden ekimen eta estrategiak. Ildo horretan, horiek guztiak batuko dituen proiektu bat sortu dute Europan, Interreg Europen baitan. Korale izena du proiektuak, helburutzat du nahi gabeko bakardadea, bai gazteena bai adinekoena, Europa osoko politika publikoen erdigunean egotea, eta ekainaren 19tik 21era bitartean proiektua Gipuzkoan aurkeztuko da.
Hamaika Telebista