Skip to main content

Basabizik urtebetean 589 animalia artatu ditu eta % 60 sendatu eta natur ingurunera itzuli da

Gizartea

2023, abu. 28 - 10:08
Ingurunean bizirauteko ezinduta dauden animaliak jaso, zaindu, mantendu eta berreskuratzeko helburua du Basabizi zentroak, ondoren ingurune naturalera itzultzeko. Bada, zentroa zabaldu zutenetik urtebete igaro da, eta dagoeneko 589 animalia artatu dituzte. Horietatik % 85 hegaztiak dira, %9 ugaztunak eta % 6 narrastiak. Baina daturik adierazgarriena da animalien ia % 60 sendatu eta natur ingurunera itzuli dela.
Hamaika Telebista