Skip to main content

Basauriko hamaika familia etxerik gabe geratzeko arriskuan daudela salatu dute

Gizartea

2024, ots. 27 - 09:02

Basauriko San Fausto kaleko bizilagunek, Batu etxebizitza sindikatuko kideek eta herriko beste herritar eta militante batzuek planto egin dute. Basauriko udaletxearen aurrean protesta egin dute astelehenean,bizi duten egoera salatzeko. “Urritik, Atxalar etxebizitza-jabe handiak, Destilería Acha enpresaren jabe den familiaren higiezinen taldeak, gure etxeetatik bota nahi gaitu, Basauriko Udalarekin batera. Horregatik, azarotik eta abendutik jabetzak gure alokairu-kontratuak deuseztatu ditu. Hori dela eta, hamaika familia etxea galtzeko arriskuan gaude”, azaldu dute. Udalak kalte-ordainak ordainduko dizkie hamaika familia horiei baina salatu dute ez direla euren beharretara egokitzen; horregatik, bizitokia eskatu dute.

Basauriko Udalarekin biltzea eskatu du Batu Elkarlaguntza Sareak. Era berean, elkarretaratzea deitu dute martxoaren 15erako, 18:30ean Arizgoiti plazan, “benetako alternatibarik eskaintzen ez zaiela salatzeko“.

Hamaika Telebista