Baskonia - Maccabi partida bertan behera uztea eskatu dute 171 pertsonek
Gizartea
2025, urt. 29 - 12:01
Baskonia eta Israelgo Tel Aviven arteko partida bertan behera gera dadila eskatu dute 171 pertsonek Gasteizen. Israelgo saskibaloi taldea Gasteizko Buesa Arenara otsailaren 7an etorriko da Baskoniaren aurka jokatzera. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak manifestazio nazionala deitu du partidaren egunerako. Aurreko urtean boikota egin zitzaion partiduari.
Zer iritzi du Gasteizko jendeak partida eztabaidagarri honen inguruan?