Basotik 200 baso-jabe baino gehiagorekin ari da lanean, baso-kudeaketa iraunkorra helburu
Gizartea
2024, ots. 26 - 14:02
Gipuzkoako basoen % 80 jabetza pribatukoa da. 9.700 ustiategi dira guztira, eta horietatik %97k 20 hektarea baino gutxiagoko azalera dute. Jabeen % 60k 60 urte baino gehiago dituzte, eta horri gehitu behar zaio gero eta hiritarragoa eta landa-ingurunetik urrunago dagoen gizarte bateranzko bilakaera, belaunaldien arteko erreleborik eza dakarrena. Hori hala, basoen zaintza eta kudeaketa jasangarrian aurrera egin asmoz Gipuzkoako Aldundiak abian jarri zuen 2022an Basotik ekimen publikoa. Horren bidez, basoen zaintza eta kudeaketa lagatzea proposatzen diete jabeei, lursailaren jabetza mantenduz, konpentsazio ekonomiko baten truke, zaintza eskuordetuz. Helburua da basoen abandonua saihestea eta horiek zaintzea.