Skip to main content

Basotik egurra ateratzeko ‘tirolina’ bat probatuko dute Euskal Herrian lehen aldiz

Gizartea

2022, abe. 12 - 14:12
Gaur egun, zuhaitzak mozteko eta basotik ateratzeko, motozerradun buru bat duen prozesadore bat erabiltzen da, zuhaitza bota eta azala kentzen duena. Arazoa da prozesadorearen besoa enborreraino iristeko pista eta sarbide asko ireki behar direla makina astunekin, eta horri enborrak lurrean arrastatzean sortzen den higadura gehitu behar zaio. Aldiz, aireko kableak zuhaitza lotzen du, altxatu egiten du eta basotik hurbilen dagoen pistaraino ateratzeko aukera ematen du; hala, makinek eta zuhaitz enborrek ez dute lurra ukitzen, eta, beraz, ez da narriatzen.
Hamaika Telebista