Skip to main content

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Etxepare lizeoaren aurrean

Gizartea

2023, eka. 14 - 18:06
Baxoaren Filosofiako azterketa egin dute asteazken honetan Seaskako ikasleek. Ikasketak euskaraz egiten duten arren, 120 ikasleek frantsesez egin behar izan dute azterketa. Horren harira, Seaskak eta “Azterketak Euskaraz!” kolektiboak deituta, Frantziar Hezkuntza Ministerioaren “zentsura eta mespretxua” salatu dute.

Ekainaren 26an eta 27an egingo den Brebeta osorik euskaraz idatzi ahalko dute Seaskako ikasleek. Baina Baxoko azterketak euskaraz egiteko eskaerak ez du erantzunik izan.
Hamaika Telebista