Skip to main content

Baxoko ahozkoa euskaraz egin ahal izateko urrats zehatza eman dute hainbat irakaslek

Gizartea

Ipar Euskal Herriko hiru sareetako irakasleek Baxoko ahozko proba euskaraz egitea ahalbidetuko diete hala nahi duten ikasle euskaldunei. Datorren astean egingo dute Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko ikasleek goi ikasketarako sarbidea eskaintzen duen baxoa azterketa. Euskaraldian baliaturiko txapekin identifikatuko dira, Ahobizi eta Belarriprest txapak eramango dituzte irakasleek. Modu horretan jakingo du ikasleak ahozkoa euskaraz egingo ahal duela.