Skip to main content

Bego Arrate, UZEI: "Euskarazko hitz eta esamolde berriak zeintzuk diren kontsultatu daiteke ‘Neolotekan’"

Gizartea

2023, urt. 17 - 12:01

UZEIk euskarazko neologismoak bildu eta jendaurrean jarri ditu 'Neoloteka' atarian. Herritarren laguntza eskaini ahal izango dute euskarazko hitz eta esamolde berriak identifikatzeko www.uzei.eus/neoloteka atarian. Bego Arrate UZEIko kideak zehaztu du ez dutela edozein hitz jasoko, erabiltzen direnak izan behar dutela, eta herritarrei neoloteka elikatzeko eskua luzatu die. Hiztunek parte hartu ahal izango dute inprimaki bat betez, beraiek detektatu dituzten edo ikusten dituzten neologismo batzuk Neoloteka-n sartzea proposatzeko.
“Komunikabideek askotan arrapaladan lan egin behar izaten duzue, eta hiztegi arau emailera edo bestelako hiztegi orokorretara iritsi ez diren formak erabili behar dituzue”, azaltzen du Arratek. “Pentsatzen dugu lagungarria izango zaizuela zuei eta beste hiztunei forma horiek dagoeneko Neoloteka-n jasota dauden ikustea; bi aukera baldin badaude, biak jaso diren edo bakarra jaso den ikustea”...

Hamaika Telebista