Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Behatokiak “ez-nahikotzat” jo du Nafarroako Gobernuak administrazioan profil elebidunak jartzeko egin duen proposamena

Gizartea

2024, abe. 18 - 12:12

Pasa den astean, Nafarroako Gobernuak iragarri zuen departamendu guztietako lanpostuetako 246 plaza gehiagori perfil elebiduna (gaztelera eta euskara) jarriko zaiela, herritarrei euskaraz artatuak izateko eskubidea bermatzeko xedez. Guztira, Gobernuko 757 lanpostuk izango lukete euskara ezagutzeko eskakizuna, hezkuntzakoak zenbatu gabe. Hau da, administrazioan euskarazko zerbitzua berma dezaketen langileen ehunekoa %3,27tik %4,7ra igaroko da.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak erabat ez-nahikoa dela deritzo Nafarroako Gobernuan euskarazko profila ezartzen joateko egiten den lanpostu kopuruaren proposamena. Izan ere, egun Nafarroako araudiak euskarazko informazio eta zerbitzuekiko markatzen dituen minimoak bermatzen hasteko, kopuru horiekin erabat ezinezkoa litzateke. Ondorioz, lanpostu horiek hurrengo hamarkadetan aurrerapausoak mugatzeko iruzurra baino ez direla adierazi du Behatokiak, lanpostu kopuruaz harago, kontuan hartu beharko liratekeen hainbat parametro ez baitira kontuan hartuko.

Hamaika Telebista