Skip to main content

Belateko eta Almandozeko tunelak itxita egongo dira urriaren 31ra arte

Gizartea

2024, abu. 19 - 14:08
Nafarroako Gobernuak N-121-A errepideko Belateko eta Almandozeko tunelak itxiko ditu abuztuak 19tik urriaren 31ra bitartean, Belateko tunela bikoizteko lanek eraginda. Ixtearen xedea da bertatik igaro litezkeen ibilgailuak luizi posibleetatik babestea eta lanak egiteko denbora murriztea.
Bi hilabete eta erdi horietan, trafikoa NA-1210 errepidetik bideratuko dute eta kamioiei A-15a eta AP-15a erabiltzea gomendatu diete. Bizikletek debekatua izango dute Belateko mendatetik joatea.
Hamaika Telebista