Belaunaldien arteko topaketak Gasteizen, ‘Bateragarriak’ programarekin
Gizartea
Ekimenak adinekoak eta pertsona gazteak elkartu ditu, interes, zaletasun eta gustu berberak dituztenean elkarrekin konekta dezaketela erakusteko asmoarekin. Adinekoek jasaten duten diskriminazioaren aurka sentsibilizatzeko helburuarekin egindako esperimentu soziala izan da. 252 lagunek eman zuten izena programan, eta horietako 20 hobeto ezagutzeko asmoarekin aurrez aurreko castinga egin zen. Azkenik, lau bikote osatu ziren, elkar ezagutzeko. Lehenengo topaketa horretan parte hartu zutenen erreakzioak bideo batean bildu dira, Gasteizko udalaren YouTube kanalean aurkitu daitekeena. Kanpaina azaroaren 23an amaituko da, Lakua gizarte-etxean. Adin, kultura eta jatorri ezberdinetako pertsonak elkar ezagutzeko eta elkarrizketa lasaia izateko aukera izango dute.