Skip to main content

Berdintasunaren aldeko lilatoi lasterketa

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, mar. 02 - 13:03

6.500 emakumek parte hartu dute igande honetan Donostian ospatu den Lilatoian. Bost kilometroko ibilbidea duen lasterketak Boulebarra izan du abiapuntu eta helmuga, eta parte-hartzaileek arrosez jantzita egin dute korrika aurtengo edizioan. Helmuga zeharkatzen lehena Mikele Zurutuza izan da, bigarren postuan Itziar Ibarbia iritsi da, eta hirugarren Maitane Guerrerok amaitu du.
Hala ere, ekitaldia “ez da soilik lehiaketa bat”. Lehen edizioa egin zenetik, “feminismoaren aurrerapenaren ospakizun” izan da, eta antolatzaileen esanetan, “emakumeek edozein erronka konkistatzeko duten gaitasunaren eta determinazioaren etengabeko oroigarri” da.
Aurtengo 36. edizioaren aurkezpenean, Ane Oyarbide Donostiako PSEko bozeramaileak nabarmendu zuenez, “lasterketa hau gure gizartean errotuta dauden beldurra, lotsa eta desberdintasunari aurre egiteko jaio zen”, eta gaur egun “kirola, feminismoa eta berdintasuna” aldarrikatzen dituen festa da. Bestalde, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azpimarratu du “Lilatoiaren bilakaerak erakusten duela, oztopoak oztopo, berdintasunak aurrera egiten jarraitzen duela”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista