Bermeoko Arrain Azokak ateak zabaldu dizkio "eromena" izan den 30. edizio bati
Gizartea
2024, Maiatza 20 - 13:05
Urteko astebururik berezienetako bat bizi izan dute Bermeotarrek 30. Arrain Azokarekin. Beste urte batez, herriko Lamera ingurua aisialdi, kultur eta herrigintza eremu bihurtu da maiatzak 17tik, maiatzak 19ra bitartean. Ohiko legez, denetariko jarduerak izan dira aurtengo edizioan, azokagunea bera epizentro delarik: sukaldaritza tailerrak, dastaketak, esku pilota partiduak, estropadak, aurkezpenak, eta abar luze bat.
Maiatzaren 17an 12:00etan ospatu zen ekitaldiaren inaugurazioa, eskualdeko nahiz Euskal Herriko ordezkari politiko eta sozialak, enpresenak zein herri mailako eragileen parte hartzearekin batera. Inaugurazioagaz, gain, modu ofizialean 27. Hegaluze saria eman zioten Bego Gangoiti Cangari, Arrain Azokaren sortzaileari.
Aintzi Laburu, Campos kontserberako langileak XXX. Edizioa “eromena” izan dela adierazi du. Ordu batean 9.600 kontserba lata saldu dituztela zehaztuz. Horren harira, Nadia Nemeh, Bermeoko alkateak Azokarekiko balorazio baikor bat egin du.