Berriozarko familia baten etxegabetzearen aurkako elkarretaratzea egin dute Iruñean
Gizartea
2025, urt. 08 - 16:01
Asteazken goizean, elkarretaratzea egin dute Iruñeako Gaztelu Plazan Banco Santanderren egoitzaren aurrean. Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH) deituta, Berriozarko familia baten etxegabetzearen aurka elkartu dira. 2003tik bizi dira kaltetuak Berriozarren bankuarekin adostutako 179.000 euroko hipoteka-mailegu batekin. Hileroko 600 euroko kuota ordaintzen hasi ziren, baina berehala gora egin zuen. 2008an 1.150 eurora iritsi zen ordainketa jasanezina eginez. Kaltetuek hipoteka-konpromisoak betetzen saiatu dira akordioak bilatuz. Hala ere, negoziazio horietako batean, 20.000 euroko mailegu pertsonal bat sinatzeko engainatu dituztela esan dute. PAHren arabera, ez zaie etxea ordainetan emateko edo alokairu soziala eskatzeko aukerarik eskaini.