Skip to main content

Udal administrazioan euskara lehenestea helburu duten artikuluak baliogabetu ditu Auzitegi Nagusiak

Gizartea

Olatz Zendagortagalartza

2023, urr. 18 - 09:10

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalen hizkuntza politika mugatuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak. Vox alderdi ultraeskuindarrak 2020an aurkeztutako helegitearen ebazpena da auzitegiak kaleratutakoa. Epaileek 9.2, 11.1 eta 12 artikuluak osorik eta 18, 24, 27 eta 36 artikuluen zenbait atal baliogabetu dituzte. EAEko Auzitegi Nagusiaren azken sententzia oso larritzat jo du Kontseiluak, udaletan euskararen sustapen eta normalizazioaren aldeko politikak baliogabetzen dituelako. Oldarraldiari hesia jartzeko azaroaren 4ko manifestaziorako deialdia berretsi dute zenbait eragilek.

Hamaika Telebista