Bertan behera utzi dute atzerriko ikastetxeak euskarazko ordu batzuk ematera behartzen dituen agindua
Gizartea
2023, urt. 23 - 15:01
Gaur egun, ikastetxeak behartuta daude gutxienez 1050 orduan Euskara eta Literatura ikasgaia ematera, eta beste 1050 orduan Gaztelania eta Literatura ematera. Alabaina, Bilboko Eskola Amerikarrak helegitea ipini zion, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio eskolari. Horrela, baliorik gabe geratu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2021eko martxoaren 24ko agindua.
Epaiaren arabera, Hezkuntza Sailak kontsulta publikoa ireki behar zuen, baina ez zuen egin eta ez zuen behar bezala justifikatu.