Skip to main content

Bertan behera utzi dute Kranbako kideen epaiketa, bi aldeek akordioa lortuta

Gizartea

2025, urt. 29 - 14:01

Bere garaian Bilboko Konpartsakek salatu zuen txupinera, pregoilaria eta Jai Batzordea Arriaga antzokira sartzekotan zirela, euren motxilak arakatu eta txupinak kendu egin zizkietela. Horren ondorioz, Jai Batzordeko bi kidek kanpoan geratu behar izan zuten, eta tentsio poliziala sortu zen.

Eta areagotu egin zen. Manteroen eta euskararen aldeko eta erasoen kontrako pankartak kendu zituzten jaigunetik, hurrengo goizean. Tentsioaren momenturik gorenena, abuztuaren 21eko gauean bizi izan zen; izan ere, Bilboko Udaltzaingoaren bortizkeriaren dimentsio berria pairatu behar izan zutela salatu zuten konpartsek.

Hamaika Telebista