Skip to main content

Bertso saioa, Gatibu, Andoni Aguirregomezkorta eta Old Time Spooks Zeledoni agur esateko

Gizartea

2024, abu. 09 - 14:08
Zeledonen igoerarekin agurra emango zaie Andre Mari Zuriaren jaiei datorren urtera arte. Dagoeneko zenbait agertokik ez dute gaur jarduerarik izango, hala nola Ahiotz eta Foru plazetakoak. Hala ere, hainbat dira jaiak agurtzeko programatuta dauden ekimenak. Goizean zehar Eskuz binakako pilota txapelketa ospatu da foru plazako frontoian. Paula Amilburu, Unai Anda, Andoni Egaña eta Sarai Roblesen bertso saioa izan dugu Aihotz plazan eta Udal Musika Bandak jai amaierako kontzertua eskaini du Florida parkeko kioskoan. Arratsaldean Old Time Spooks taldeak kontzertua eskainiko du Falerina lorategian, hauen ostean Buffalo Club izango dugu. Andoni Agirregomezkorta eta Oswaldo Digon izango dira Prado parkeko Umore txokoko egungo protagonistak eta haurrek Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian dantzalekuaz gozatzeko aukera izango dute.
Gauean, Perlata, Ganibet eta Gatiburen kontzertuak izango ditugu Txosnalekuan. Andre Mari Zuriaren jaiei 1:00etan emango zaie amaiera, Zeledon, datorren urterarte San Migel elizaren dorrera igotzen delarik.