Skip to main content

Beskoitzeko ikastolari urte batez lurrak erabiltzeko baimena onartu dio herriko kontseiluak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, mar. 19 - 09:03

Herriko kontseiluan proposatutako ebazpenaren arabera, 2025eko uztaila arteko epean gaur egun dituzten lurrak erabiltzea baimenduko dien hitzarmena aurkeztuko diote Beskoitzeko ikastolari. Hamabi hautetsik babestu dute erabakia, lau agertu dira kontra, eta bat abstenitu egin da. Bestalde, Fabienne Aiensa auzapezak dimititu egin du. Gauzak horrela, hauteskundeak deitu beharko dituzte, eta auzapez berri bat izendatu. 

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista