Skip to main content

Bi gizoni 18 eta 19 urteko espetxe-zigorra ezarri diete indarkeria matxistagatik

Gizartea

2024, ira. 03 - 13:09
Nafarroari dagokionez, 18 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nafarroako Lurralde Auzitegiak 2023ko uztailean Iruñean bikotekide ohia labankadaz hil zuen gizonezkoari. Arabako Auzitegiak, bestetik, 19 urte, zazpi hilabete eta hiru eguneko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, 2022ko maiatzean Gasteizko lonja batean bikotekidea bost egunez atxiki eta sexualki erasotzeagatik.