Skip to main content

Bi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri diote Bilbon ustez bost gizonezko hil zituen gizonari

Gizartea

2024, aza. 05 - 08:11

Bilboko Zigor Arloko 5. Epaitegiak bi urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, iruzur delitu batengatik. Akusatua hamar urteko zigor bat betetzen ari da, hilketa saiakeragatik, eta 2021ean Bilbon izandako beste zenbait hilketarekin lotzen dute.

Epaian, frogatzat jo dute akusatuak beste pertsona baten kreditu txartela erabili zuela 2021eko irailaren 16tik 18ra, dirua ateratzeko eta jantziak, erlojuak, lurrinak eta bestelako produktuak erosteko. Operazio horietako batzuk Bilbon egin zituen, eta beste batzuk Murtzian (Espainia). Txartel horren jabea hilda aurkitu zuten 2021eko irailaren 20an.

Hamaika Telebista