Skip to main content

Bi urteko etenaren ondoren, zuri-gorri kolorez hasi dira Baionako bestak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2022, uzt. 28 - 08:07
Hiriko hiru giltzak botata, eman diote hasiera bost eguneko jaiari. Carole Fabrega erizainak jaurti du hiriko beste hainbat auzo ordezkatzen dituzten hiru giltzetako bat.Bigarrena Battitta Ducassou pilotariak jaurti du, eta hirugarrena Philippe Tayeb Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidenteak.

90. urteurrena ospatuko dute aurten Lapurdiko hiriburuko bestek, eta Zorionak zuri frantsesez kantatuz egin diote harrera ospakizunari. Ohi bezala, Baionako harmoniaren kontzertuak eman dio hasiera ekitaldiari. Ondoren, Anne Etxegoien musikariak Mikel Laboraren 'Txoria txori' abestu du. Osasun langileak omendu eta pandemia garaian egindako lanagatik eskertu dute.

Hala ere, ordu batzuk lehenago hasi dira jai alternatiboak Patxa plazan. Azterketak Euskaraz dinamikako gazte batzuk banangoa dantzatu dute. Besta euskaldun, herrikoi eta feministak aldarrikatu ditu Baionako Gazte Asanbladak egitarau alternatiboaren irekitze ekitaldian.
Hamaika Telebista