Bi urteko zigorra, Gipuzkoako ezkontza batean adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik
Gizartea
2025, urt. 09 - 10:01
Gizon bati bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote, ezkontza batean adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik. Auzipetua ezingo da biktimarekin komunikatu, ezta harengana hurbildu ere, bost urtez; bi urte eta erdi eman beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta biktimari 7.000 euro ordaindu beharko dizkio. Halere, gizonak ez du kartzelan sartu beharko, auzitegiak kartzela-zigorra eten baitio, hurrengo bi urteetan berriro deliturik ez egiteko eta sexu-berreziketako ikastaro bat egiteko baldintzekin.