Skip to main content

Bidaiderik gabeko 33 adingabe migratzaile hartuko ditu Hego Euskal Herriak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2024, uzt. 11 - 14:07
Adingabe migratzaileen harrera bermatzeko bilera egin dute Tenerifen. Erkidegoek bidaiderik gabeko 400 adingabe migratzaile hartzea adostu dute; 33 adingabe migratzaile hartuko ditu Hego Euskal Herriak. 18 iritsiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara eta 15 Nafarroara. Jaurlaritzak “kontingentzia-plan bat planifikatu eta antolatzea" eskatu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista