Bidasoaren iparraldean AHTk izango lukeen eraginari buruzko txostena zaharkituta dago
Gizartea
2023, ira. 12 - 13:09
Beste gorabehera bat izan da abiadura handiko trenaren inguruan. Frantziako Estatuko ingurumen-agintaritza duela egun gutxi bildu zen eta esan zuen ez duela baloratuko Bordele eta Tolosa artean egin nahi den linea berriaren bideragarritasuna, Hego-mendebaldeko Trenbide Plan Handia delakoak izango lukeen inpaktua jasotzen duen txostena zaharkitua dagoela iritzita eta 2014ko txosten hori ez duela baloratuko eguneratua izan arte.