Bidezko merkataritzaren kafearen eguna ospatuko da Gasteizen maiatzaren 8an
Gizartea
2025, Maiatza 02 - 12:05
Bidezko merkataritzaren kafearen eguna ospatuko da Gasteizen maiatzaren 8an. Arabar hiriburuko 38 ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte hirugarren edizio honetan. Helburua, bideko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzea da. Horretarako, datorren ostegunean ostalariek Nikaraguako Arabica kafea eskaini eta kontsumo etikoaren inguruko informazioa zabaltzen arituko dira hirian zehar.
Nikaraguako nekazari kooperatibetako Arabica kafe ale ekologikoak emango dizkiete parte hartzen duten establezimenduei, kafe ale hauek, baldintza jasangarri eta ingurumena errespetatzen lantzen dira. Gainera, bidezko merkataritza mota honen onurak zabaltzeko aholkuak ere jasoko dituzte. Era berean, kafea probatzen dutenek zozketa batean hartuko dute parte, honen saria, urte osorako kafe sorta bat izango da.
Ana Lopez de Uralde, Garapenerako Lankidetza zinegotziak adierazi duenez, gerturatutakoek prezio justuagoak, lan baldintza duinak, genero berdintasuna eta ingurumenarekiko errespetua bermatuz prestatuko dute kafea.
Maiatzaren 10an ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren harira antolatutako ekimena da hau. Zentzuz sareak, Gasteizko Udalak, Intermon Oxfamek eta Serso San Viatorrek bultzatuta hain zuzen. Gizarte etxeetako kafetegiak eta Bizan sarekoek ere parte hartuko dute maiatzaren 8an antolatutako ekimen honetan.