Skip to main content

Bigarren aldiz egingo da Zurrumurruen Aurkako Eguna Guardian martxoaren 2an

Gizartea

2024, mar. 01 - 11:03

Guardian ospatuko da Arabako bigarren Zurrumurruen Aurkako Eguna martxoaren 2an. ZAS! Sareak eta Arabako Foru Aldundiak antolatzen duten egun honetan, diskriminazio eta aurreiritzien kontra egingo dute Arabako herritarrek. Jendearengana iristeko eta mezu indartsu bat emateko erabiliko dute egun hau "Elkarbizitza ospatzen! Denok bat" leloaren bitartez. Guardiako bizilagunek udalerri osoan zehar jarduera ugari izango dituzte egun horretan. Egunari 11:30etan emango diote hasiera, Antonio Mijangos Kultura Aretoan. Ondoren, Zurrumurruen Aurkako Estrategia lantzeko solasaldi bat egongo da. 12:30etatik aurrera, turismo bulegoan erakusketa bat egongo da eta aldi berean, Samaniego jauregian “Escape room” baten bidez, zurrumurru arrazistak alde batera utzi ahalko dituzte gazteek. Jarraitzeko, 12:30etik 13:30era, Torre Abacial plazan kultura arteko bizikidetzaren inguruko mahai-inguruan parte hartzeko aukera egongo da. Egunean zehar, haurrek ipuin kontalari eta tailerretan parte hartu ahal izango dute. Egunari amaiera emateko, Soufiane Charif piano jolearen kontzertua egongo da San Juan plazan eta 14:00etan emango zaio itxiera programazioari.

Hamaika Telebista