Skip to main content

Bihartik aurrera erkidegoan zehar mugitu ahal izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Gizartea

2021, mar. 08 - 11:03
Gauerdian jarriko dira indarrean LABIren Aholku Batzordeak erabakitako prebentzio-neurri berriak, harik eta egoera epidemiologikoa gehiago egonkortu arte. Bihartik aurrera udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera geratuko da, eta beraz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek mugitzeko askatasuna berreskuratuko dute. Erkidegotik mugitzea baimenduta egongo da; hortik, ordea, ezin izango da atera.
Hamaika Telebista