Skip to main content

Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Basurtun geratuko da

Gizartea

2024, uzt. 12 - 12:07
Bihotzeko Kirurgia Zerbitzu bakarra izango da Bizkaian, Basurtun eta Gurutzetan egoitza banarekin. Alberto Martinezek, Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu duenez, zuzendaritza bakar baten menpe egongo dira bi egoitzak. Itxaron zerrendak bateratu eta osasun arazoen arabera antolatuko dituzte pazienteak.

Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuaren aldeko borrokak luze iraun du, ordea. Duela bi urte iragarri zen zerbitzua ospitalez aldatzeko erabakia. Horrek hainbat protesta eragin zituen. Kardiologoek salaketak jarri zituzten Arabako administrazio auzitegian eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.
Hamaika Telebista