Skip to main content

Bikotea atxikitzeagatik eta sexu erasoa egiteagatik 19 urte eta 7 hilabeteko zigorra

Gizartea

2024, aza. 07 - 11:11

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegiak, Arabako Auzitegiak inposatutako 19 urte eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra baieztatu du. Honela, 2022an Gasteizko bikotekidea atxiki eta sexualki erasotu zuen gizonak Arabako Auzitegiak inposatutako zigorra beteko du. Arabako Auzitegiaren epaiak, kondenatuak bikotekidearekiko urruntze-agindu bat zeukala aitortu zuen. Eta honi egindako eraso fisiko zein mehatxuak jaso zituela ere bai.

Hau ez ezik, hiriburuan pasaden asteburuan beste bi sexu eraso aitortu dira. Segurtasun Sailaren arabera, bi gizonezko atxilotu zituzten sexu-askatasunaren aurkako ustezko bi eraso egiteagatik. Epailearen esku utzi zituzten biak, ondoren, aske utzi zituztelarik.

Gasteizko Udalak, eraso hauek salatzeko, erakundeetako ordezkariek 5 minutuko kontzentrazioa egin dute ostegunean, "Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka" lelopean. Udalak, aurrekoetan egin izan duen bezala, haien eskura behar dituzten baliabide psikologiko, juridiko, sanitario, babeseko zein harrerako oro jarriko dituztela jakinarazi du.

Hamaika Telebista