Bilboko Aste Nagusiko txosnen muntaketa-lanak hasi dira
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2024, abu. 09 - 15:08
Bilboko Areatza mekano hodiz, panelez eta arnesez beteko da datozen hamar egunetan, txosnak muntatuko baitituzte Aste Nagusirako. Konpartsakideak lanean hasi dira abuztuaren 17rako, txosnagunea jai herrikoiez gozatzeko esparrua izan dadin. 110.000 kilo mekano hodi baino gehiago erabiliko dituzte aldamiozko egiturak jartzeko. Konpartsa bakoitzaren aldarrikapenekin margotutako panelez estaliko dituzte aldamiozko egitura horiek. Aurten, Txinparta Feminista konpartsak bere lehen txosna muntatuko du Arriaga antzokiaren aurrean.

















