Bilboko autobus-geltoki intermodala azaroaren 29an inauguratuko dute
Gizartea
2019, aza. 21 - 16:11
Bilbo modernitate eta garapenaren eredu izatea nahi du udal-gobernuak Bilbo Intermodala deritzon bus-geltoki lurperatuarekin. Urtean zazpi milioi pertsona baino gehiago igaroko dira Bilbo Intermodaletik. Bus-geltoki lurperatuak Bilboko garraio publiko guztiak konektatuko ditu eta goizeko seietatik gaueko hamaikak eta erdiak arte egongo da irekita.