Bilboko euskaltegietan matrikulatzeko kanpaina abiatu du Udalak
Gizartea
2023, ira. 06 - 12:09
Bilboko euskaltegietan matrikulatzeko kanpaina abiatu du hiriko Udalak, ‘euskara baietz’ lelopean. Izan ere, euskararen normalizazioren alde, Bilboko hamazazpi euskaltegietakoren batean matrikula egiteko deia egin du Udalak. Horrez gain, gogoratu dute Udalak dirulaguntzak ematen dituela, eta aurten, gainera, handitu dituzte.