Skip to main content

Bilboko Konpartsak, buru-belarri muntaketan

Gizartea

Aimar Erkiaga

2026, abu. 19 - 14:08

Aste Nagusia hasteko egun gutxi falta diren honetan, Bilboko Areatzara etorri gara konpartsen muntaketa erakustera.

Azken urteetan lez, 27 konpartsek hartuko dute parte aurtengo jaietan. Konpartsakideek hilabeteak eman dituzte txosnak planifikatzen eta diseinatzen, eta txandaka antolatzen dira muntaiaren etapa guztietarako. Txosnen irudi eta karikaturek egunerokotasuneko gaiak jorratzen dituzte kritika eta umorea erabiliz.

Bilboko Konpartsak Eulia eta Kanpaia sariak jai amaieran banatu ohi dituzte, txosnen dekorazioa hobetzeko intentzioz sortutakoak, hain zuzen ere. Txosnen dekorazio dotoreenari (kanpaia) eta traketsenari (eulia) ematen zaio eta sariek txosnaren estruktura, dekorazioa eta konpartsa bakoitzaren kapazitatea kontuan hartzen dituzte.

Aldamioen, arnesen, pintura-poten eta zur xaflen artean ikus daitekeenez, danak buru belarri dabiltza jai aurreko azken egun hauetan 2026ko kanpaia lortzekotan. Eta honi guztiari buruz hitz egiteko, Piztiak Konpartsako, Josune Fernandez-ekin egon gara.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista