Skip to main content

Bilboko Konpartsek poliziaren jazarpena eta udalaren jarrera salatu dute

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, abu. 22 - 12:08
Konpartsek elkarretaratzea egin dute Areatzan, 'Jazarpen polizialik gabeko jai askeak' lelopean. Udaltzaingoak protagonizatutako hainbat indarkeria kasu salatu dituzte. Manteroak jazartzea eta indarkeria hori jai-eremura eta konpartsetara zabaltzea leporatu diote udalari. Gainera, poliziak igandean Kranba taldeko bi kide ere erasotu zituen. Konpartsakideek adierazi dutenez, mehatxuak ere jaso zituzten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista