Skip to main content

Bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Segurantzari

Gizartea

2024, ots. 02 - 11:02

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea sailak bilera bat eskatu dio Espainiako Gizarte Segurantzari baserritarren erretiratuei azoketan saltzeagatik jarritako isunen harira. Xabier Arruti foru diputatuak isun horiek baloratzea, aztertzea eta irtenbideak bilatzeko deitu du bilera eta zentzu berean, “gure baserritarren errealitatera hobekien egokitzen den formula bilatzen saiatuko gara, Gipuzkoan astero egiten diren nekazaritza-merkatuetan gure lurraldeko produktuen salmenta bideragarria izaten jarraitu dadin”, adierazi du.

Hamaika Telebista