Bilkideek berretsi egin dute EH Bilduk EAEko Hezkuntza Legearen aurka bozkatzea
Gizartea
2023, aza. 29 - 08:11
Hezkuntza Legearen proiektua batzorde parlamentarioan onartuko dute gaur. EAJren eta PSE-EEren babes bakarrarekin, ziurrenik abenduaren 21ean bozkatuko da osoko bilkuran. Bestalde, bilkideek berretsi egin dute EH Bilduk EAEko Hezkuntza Legearen aurka bozkatzea. Hezkuntza Legearen aurka bozkatzeko EH Bilduren Mahai Politikoaren proposamena militanteen % 95,74ak babestu dute. Boto eskubidea zeukaten Araba, Bizkai eta Giako bilkideen %41,2k parte hartu du bozketan.