Skip to main content

Biogipuzkoaren ikerketa batek bide bat ireki du, alboko esklerosi amiotrofikoarentzako

Gizartea

2024, ira. 26 - 10:09

Osakidetzako Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak egindako ikerlan aitzindari batek paradigma aldaketa bat proposatu du alboko esklerosi amiotrofikoan (ELA). Hala, ikerlan honek bide berri bat ireki du gaixotasun hori duten pazienteen tratamendu berriak garatzeko. Ikerlana Sonia Alonso Martín, Francisco Javier Gil Bea, Gorka Gereñu Lopetegi eta Adolfo López de Munain Arregui doktoreek koordinatu dute, muskulu-ehunak gaixotasunean duen eraginean zentratuz; hala, atrofia muskularra neurona motorren endekapenaren ondorio zuzena zenaren uste tradizionalaren aurka, mekanismo berri bat proposatu dute.

Ikerketan ondorioztatu da da muskulu eskeletikoko kaltea izan daitekeela arazoaren jatorria; kalte horrek muskulu eta neuronen arteko konexioari erasango lioke eta, azkenean, neuronak hil eta heriotza azkarra gertatuko litzateke.

Ikertzaileek azaldu duten bezala, haien lana “funtsezkoa da, ELAren paradigma aldatzen baitu, muskulu eskeletikoaren erasoa neurona motorrekin gertatzen denaz apartekoa dela frogatuz”.