Skip to main content

Bizilagunak ekimenak 32 nazionalitateko 1.050 pertsona bildu zituen Arabako 15 udalerritan

Gizartea

Arabako Foru Aldundiak, Zehar-Errefuxiatuak eta Bitartean Jolasean taldeek antolatuta, Bizilagunak ekimenak jatorri ezberdinetako 1.050 lagun bildu zituen Araban. Osotara, 35 bazkari antolatu ziren Arabako 15 udalerritan, 30 nazionalitate baino gehiagoko pertsonekin. Bizilagunak, kultura ezberdinetako pertsonak biltzen ditu mahai baten inguruan. Elkarrekin bazkaltzen duten bitartean, zurrumurru arrazista eta xenofoboak zalantzan jartzen dituzte, bizikidetza sustatuz.