Skip to main content

Bizipoza elkarteko kideek Bizipoza eskola egitasmoa aurkeztu dute, "hezkuntza inklusiboa" xede

Gizartea

Hezkuntza arautuan, ez-arautuan zein herrigintzan erabili ahal izateko gida didaktikoak bildu dituzte bizipozaeskola.eus webgunean, eta adin eta maila guztietara egokitutako jarduerak topa daitezke bertan.

Hezkuntza arautuari dagokionez, gida didaktiko horiek lantzeko ikas maila bakoitzari bideratutako jarduerak prestatu dituzte, eta hezkuntza ez arautuan, berriz, hizkuntza mailaren araberakoak. Herrigintza atalean, Euskal Herriko herri eta auzoetan Bizipoza dinamikak sortzeko baliabideak daude, eta material osagarrien barruan, Bizipoza elkartea osatzen duten 38 elkarteen baliabideak eta eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa. Bizipoza Eskola webguneak filtro bidezko bilaketa egiteko ere badu, erabiltzaileak errazago aurki dezan informazioa.

Herritar guztiok koloretako betaurrekoak jantzi, eta norbere ingurua zipriztintzeko egitasmoa erabilgarri da iada.